XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Energia

Zure ingurura behatzen duzunean berehala konturatuko zara makina guztiak eta zuk zeuk ere mugitzeko edo funtzionatzeko energia behar duzuela.

Batzuetan gizaki eta animalien giharren indarra da lan bat burutzeko erabiltzen den energia bakarra.

Beste batzuetan, berriz, beste energi mota batzuk behar dira (haizearena, gasolinarena, urarena...).

Baina naturan funtzionatzen duen guztiak energia behar du.

Energiaz hitz egiten ari garenean, ekintzak ikusten dizkiogun zerbaitez hitz egiten ari gara.

Makinak funtzionamenduan jartzeko energi mota desberdinak erabiltzen ditugu.

Energia hidraulikoa

Energia elektrikoa

Giharren energia

Energia eolikoa